ANAITASUNAKO I. XAKE MARATOIA.
(2013ko abenduaren
14an, Iruņean).
Anaitasuna Kultur, Jolas eta Kirol Elkartean jokatu zen,
goizez eta arratsaldez.
Masnou
sistema erabili zen. Jokalarien bi heren beti aritu ziren jokoan, heren bat
zain geratzen zen bitartean. Galtzen zuenak mahaia uzten zuen. Berdinketa
eginez gero, pieza zuriak eramaten zituenak uzten zuen. 5 minutuko partidak
ziren hasieran. Gero, irabazleak 4 minutu soilik izaten zituen. Berriz
irabaztekotan, 3 minutu. Irabazten segitzen bazuen, 3 minutuko denbora
mantentzen zuen. Berdinketa egitekotan, hurrengo partidan bi jokalariek 5
minutu zituzten. Berdinketak ez zuen balio puntuatzeko, baina berdinketa
kopurua torneo bukaeran ezberdinketa egiteko lehenengo bidea zen (bigarrena
gutxiago izatea jokatutako partidak). Mahaia mantentzen zuenak kolorea aldatzen
zuen.
Javier Perez Marchal izan zen torneo
honen antolatzailea.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1) Eduardo Burguete Archel.
2) Iņigo
Martinez Martin.
3) Miguel
Muņoz Arana.
4) Ivan
Tetimov.
5) Gonzalo
Mombiela Martinez.
6) Kiko
Sanchez Salazar.
7) Javier
Yaben Muņoz.
8) Carlos
Perez Marchal.
9) Miguel
Argaya Urdaniz.
10) Antonio
Lisarri Tomas.
11) Gorka
Argandoņa Salinas.
Beste jokalari batzuk aritu ziren, baina egun berean Sakanako
XIV. Xake Txapelketan izan zen kopurura (33) iritsi gabe.
Goizean Eduardo Burguetek, Iņigo Martinezek eta Miguel Muņozek lehia estua izan zuten. Arratsaldean, ordea, Eduardo Burguetek garaipen alde handia lortu zuen (10etik gorakoa).
SARIAK.
Inskripzioen % 75a izan
zen sarietarako. 10 euro ordaindu beharra zegoen egun osorako eta 5 euro
arratsaldean hasiz gero.
Eduardo Burguete Archel lehenengoarentzat: Sarietarako diruaren % 40a.
Iņigo Martinez Martin bigarrenarentzat: Sarietarako diruaren % 30a.
Miguel Muņoz Arana hirugarrenarentzat: Sarietarako diruaren % 15a.
Ivan Tetimov laugarrenarentzat: Sarietarako diruaren % 10a.
Gonzalo Mombiela Martinez bosgarrenarentzat: Sarietarako diruaren % 5a.
2013-12-14.
Iturria: Oberenaren webgunea.